Oroitzapenak oparitu

OPARI TXARTELAK

BIZITZA OSORAKO OROIGARRIA

Jaiotza bat, zure ilobak laster urte beteko duela, Amaren/Aitaren Eguna, Gabonetako opari bereziren bat… edozein arrazoi nahikoa da hain berezia den zerbait emateko. Hausten ez den zerbait da, estiloz pasatzen ez dena, denboran irauten du eta begiratzen duzun momentu horretara eramaten zaitu. Zenbat opari dira betiko?

 

Madre mira a su bebé recién nacido
Madre mira a su bebé recién nacido

Nola eskatu dezaket opari txartel bat?

  • Idatzi iezaidazu mezu bat “OPARI TXARTEL BAT” nahi duzula zehaztuz.
  • Esan norentzat den eta noren partez eta jarri nahiko zenioken mezua. Adid: “Mararentzat, bere urtebeteko etaparik ederreneko oroigarria izan dezazuen, bere izeko-osaben partez”
  • Ordaindu aukeratutako paketearen zenbateko osoa (Oparitu nahi duzun saio mota zein den argi ez baduzu, lagun zaitzaket).
    Pakete zehatz bat aukeratu beharrean hartzaileak nahi duen sesioan gastatzeko kopuru bat ordaindu dezakezu. Adibidea: ”150€”ko balio duen txartel bat egin dezaket.
  • Opari txartela eskura eman edo korreo zertifikatuz bidaltzen dizut. Jasotzeko, bioi ondo datorkigun egun bat jarriko dugu.
  • Hartzailea nirekin harremanetan jartzen da bere saioaren data eta ordua aukeratzeko. Beraz, ez duzu beste ezertaz arduratu behar, eman iezaiozu eta ziurtatu nirekin harremanetan jartzen dela ahalik eta azkarren.

Saioaren zenbatekoa osorik ordaintzen da opari txartela jasotzean.
Bestalde, opari txartel digitala nahiago baduzu, edozein arrazoirengatik erosoagoa zaizulako (distantziagatik edo pertsona hori ikusi ezin duzulako), egin diezazuket.

Baldintzak

Kontuan izan beharreko xehetasun batzuk

Aukeratutako paketearen zenbatekoa, behin ordainduta, ez da itzuliko.
Posible da oparitutako paketea handitzea edo gehigarriekin osatzea.
Hartzaileak nahi badu saio mota alda dezake, baina beti nirekin harremanetan jartzen den aldi berean jakinarazita.
× Kaixo! Zerbaitetan lagun zaitzaket?