HAURTXOAK
ESTUDIOAN EDO NATURAKO TXOKOREN BATEAN
Haurtxoen argazki sesioak
Zure txikiaren etapa bakoitza bakarra da. Altxor bat da hain azkar igarotzen diren une hauen oroitzapena betirako gorde ahal izatea, bere irribarre gozoa edo maitemintzen zaituen begirada xalo hori argazkietan betikotzea.
Estudioan
- Jaioberri eta hilabeteko haurren sesioak estudioan egitea gomendatzen dizuet. Azken hauek oso saio azkarrak dira, zeinetan bi edo hiru atrezzo-konposizio sinple ezberdinen bitartez, zure haurra dagoen bezala harrapatzen saiatzen naizen. Nahi izanez gero, gurasoekin eta anai-arrebekin ere argazkiak aterako ditugu.
Naturaz gozatzen
Urtebetetik aurrera berriz, haurrek askoz ere mugimendu gehiago behar izaten dute, hau estudiotik kanpo lorten dugu; Aire librean eta argi naturalarekin lagunduta, txikiak jolasteko, korrika egiteko eta esperientzia dibertigarri gisa bizitzeko aske sentitzen dira.
Estudioa + natura
Jarraipen saioetarako berriz, bi aukera dituzue. 3 sesioak estudioan egin ala lehenengo biak estudioan eta azkenekoa, urtebete duenean, kanpoan, gehien gustatzen zaizuen txokoren batean.
Prezioak
ESTUDIOAN EDO NATURAZ GOZATZEN
- (+/- 4 hilabetetik aurrera)
1. irudi digitalak
-
- Argazki sesioa eta bertan ateratako argazki gustokoenak USBan
10 > 165€
20> 215€
2.albumtxoa
- Argazki sesioa eta bertan ateratako 12-15 argazkirekin osatutako albumtxoa. Azala linoan edo larru txurian egin daiteke.
195€
3. liburuxka
- Argazki sesioa eta bertan ateratako 16 argazki gustokoenekin 20×20 neurriko albuma. Azala lino eder batekin osatuko dugu.
295€
Jarrapen saioak
Etapa bat aukeratzea zaila egiten bazaizu, ondorengoa proposatzen dizuegu:
4-5 HILABETEREKIN
8 HILABETEREKIN
12 HILABETEREKIN
1. irudi digitalak
- 3 argazki sesio motz eta bertan ateratako argazki gustokoenak USBan. Normalean sesio bakoitzeko 10 aukeratzen dira.
460€
2. albuma
- 3 argazki sesio motz eta bertan ateratako argazki gustokoenekin osatutako bilduma. USBan albumeko argazki berdinak doaz.
595€
Ohiko galderak
Noiz egiten dira?
Zuk nahi duzun momentuan egin daitezke baina bat aukeratzen jarrita, esertzen diren momentua aukeratuko nuke. Hori 6, 7 edo 8 hilabete inguru dituztenean gertatzen da eta bere aurpegitxoa definituago izateaz gain inguruko estimuluez ohartu eta gure hitzei jarraitzeko gai dire. Honek espresio desberdinak ateratzen dizkie.
Noiz erreserbatu behar dut sesio mota hau?
Anai-arreba eta familiarekin argazkiak atera ditzakegu?
Noski! Eta gainera %100 gomendatzen dizuet.
Zer eraman behar dut horrelako sesio batera?
· Txikiarentzat 2-3 erropa aldaketa. Puntozko body, pelele eta petoak beti geratzen dira ondo.
· Argazkiak anai-arreba edo gurasoekin ateratzea nahiko bazenute, kolore-tonalitatek kontuan hartzea garrantzitsua da. Ez dakukazue berdina jantzita joan beharrik baina armonia bat beharrezkoa da.
Kolore neutroak eta estanpatu suabeekin asmatuko duzu.
Jantzien inguruan zalantzak baldin badituzu WhatsApp bidez bidal diezazukezu zure proposamena eta lehenbailehen erantzungo dizut.
NIRE TXIKIAK 1 URTE BAINA GEHIAGO DITU BAINA SESIOA ESTUDIOAN EGIN NAHI DUT
ARGAZKIAK GURE BASERRIAN EGITEA GUSTATUKO LITZAIDAKE
Edozein lekura joan naiteke! Zumaia bertan ez da desplazamenturik kobratuko baina bestela 0,50€/km izaten da.