BESTElako LANAK

Zure empresaren irudia hobetu nahi duzu?

BESTE LAN BATZUK

Irudi onak izatea ezinbestekoa da gaur egungo hedabideetan, hau da, web orrialde eta sare sozialetan, buletinak edo beste edozein komunikazio euskarrietan. Horretan laguntzeko ere prest naukazue, hemen adibidez batzuk: 

“Cenas Adivina”

    CENAS ADIVINA DONOSTIAren atzean Ana dago. Ana emakume atsegin eta irekia izateaz gain interesgarri zaizkigun gaiak ekartzen digu hilabetean behin mahai ingurura. Nire lana gerturatutakoen artean eta sare sozialetan partekatzeko argazkiak ateratzea izan zen.

“Core Studio”

      CORE STUDIO-n 2008tik daude Zumaian zu bezalako pertsonei eguneroko bizitzan ongizate handiagoa lortzen laguntzen.

    Berainen web orri eta sare sozialetarako argazkiak ateratzean izan zen nire lana.

“Ezkurtxerri”

    EZKURTXERRI SL txerri hazkuntzan eta txerritik eratorritako produktu guztiak fabrikatzen dituen Getariako familia enpresa txiki bat da. Nire lana beraien web eta sare sozialetarako argazkiak ateratzea izan zen.

Ohiko gaderak

Eskoletan argazkiak ateratzen dituzu?

Bai, nola ez! Taldeko argazkiak, ekitaldietakoak, ospakizunak,… nahi duzunetako naukazue!

Estudioan ere produktu argazkiak egiten dituzu?

Bai. Zure beharrei erantzuteko gaude eta empresaren izaerak estudioko argazkiak eskatzen baditu, estudioan egingo ditugu, nola ez!

Nola/noiz egiten da erreserba?

Nire zerbitzuak nahi dituzula jakin bezain laster jarri harremanetan. Hilabete batzuk lan karga haundikoak dira eta garai horietan txandak ematea oso zaila izaten da, beraz idatzi lehen bait lehen.

Idatzi iezaidazu konpromisorik gabe zure beharrak azalduz eta 24 ordu baino gutxiagoan erantzungo dizut.
× Kaixo! Zerbaitetan lagun zaitzaket?