HAURDUNALDIA
ESTUDIOAN EDO NATURAKO TXOKOREN BATEAN
Haurdunaldi sesioak
Zure bizitzako unerik bereziena bizitzen ari zara eta horren parte izan nahi dut. Laster izango duzue zuen besoetan bizitza hankaz gora jarriko dizuen pertsona txiki bat.
Estudioan
- Lotsati xamarra baldin bazara eta argazkiak leku eta modu intimoan egin nahi badituzu estudioan egitera gomendatzen dizugu. Horrela, eguraldi-baldintzetaz arduratu beharrik ere ez daukagu.
Naturaz gozatzen
Kanpoko argazkiak parke, hondartza, hiri edo zuentzat berezia den leku batean atera daitezke. Gainera estudioko argirik edo espazio itxirik ez duzunez, ez duzu argazkilariarentzat posatzen zauden sentsaziorik izango.
Prezioak
ESTUDIOAN EDO NATURAZ GOZATZEN
1. irudi digitalak
- Argazki sesioa eta bertan ateratako argazki gustokoenak USBan.
10: 185€
20: 235€
2.albumtxoa
- Argazki sesioa eta bertan ateratako 12-15 argazkirekin osatutako albumtxoa.
Azala linoan edo larru txurian egin daiteke.
235€
3. liburuxka
- Argazki sesioa eta bertan ateratako 16 argazki gustokoenekin 20×20 neurriko albuma. Azala lino eder batekin osatuko dugu.
315€
Haurdunaldi + jaioberri sesioa
2 etapa gogoratu nahiko bazenitu ondorengo eskeintza daukazu
1. irudi digitalak
- 2 sesio eta bertan ateratako 20 argazki USBan
400€
2. albuma
- 2 sesioetan ateratako argazki ederrenekin 25×25 neurriko bilduma.
570€
Ohiko galderak
Noiz egitea gomendatzen duzu?
Egokiena 30. eta 34. asteen egitea da. Ordurako, zure sabela haurdunaldiaren edertasuna erakusteko froma politean egongo da eta azken aste nekagarri eta desorosoak ekidingo ditugu.
Zein arropa eramaten dut haurdunaldiko argazkietarako? Eta nire bikotearentzat?
Zure saioa erreserbatzerakoan, saiorako gomendio batzuk bidaliko dizkizut, eta horien artean erropari buruz gomendio batzuk ikusiko dituzu. Dena dela, tonu neutroak, saturatu gutxi eta ehun arruntak beti funtzionatzen dute.
Zure bikotearentzat edo familiako gainerakoentzat, estiloan eta tonuetan bat datorren edozer egongo da ondo.
Argazkiak atera al ditzaket nire bikotearekin eta haurrekin?
Noski! Ama protagonista izan arren, bikote edo familia argazki natural eta emozionalak atera daitezke.
Kanpoan maskotak egonda ere, familiako beste kide bat bezalakoak badira.
Kanpoan maskotak egonda ere, familiako beste kide bat bezalakoak badira.
ARGAZKIAK GURE BASERRIAN EGITEA GUSTATUKO LITZAIDAKE
Edozein lekura joan naiteke! Zumaia bertan ez da desplazamenturik kobratuko baina bestela 0,50€/km izaten da.
Momentu magiko hauek harrapatzea nahi duzu?
Denbora oso azkar pasatzen da eta momentu batzuk iheskorregiak dira. Ez pentsatu bi aldiz eta hasi orain zure haurraren lehen asteak altxortzen.
