JAIOBERRIAK

ESTUDIOAN EDO ZURE ETXEKO GOXOTASUNEAN

 Jaioberrien argazki sesioak

Madre mira a su bebé recién nacido
Madre mira a su bebé recién nacido
Madre mira a su bebé recién nacido
Familian bat gehiago eta emozioa azalean. Zure haurtxoaren eta zure familiako lehen momentu ahaztezinak gordetzeko aukera paregabea da sesio hau.

 PREZIOAK

ESTUDIOAN EDO ZURE ETXEKO GOXOTASUNEAN

1. irudi digitalak

    Argazki sesioa eta bertan ateratako 10 argazki gustokoenak USBan.
    *Aukera guztietan guraso edo anai-arreben partehartzea onartzen da.

200€

2. kopiak

      Argazki sesioa eta bertan ateratako 12 argazkirekin 15×20 neurriko albumtxoa.

    Albumaren azala lino naturalean edo larru txurian egin daiteke. Bertan jarritako argazkiak USBan ere emango dizkizuegu.

270€

3. liburuxka

    Argazki sesioa eta bertan ateratako 16 argazki gustokoenekin 20×20 neurriko albuma. Azalean argazki bat jarri daiteke edo lino eder batekin osatu. Argazki berdinak USBan emango dizkizuegu.

410€

Ohiko gaderak

Noiz egiten dira?

“Jaioberria” izenez ezagutzen den saioa hau egiteko lehenengo 12 egunetan egitea gomendatzen da. Egun hoiek gainditu baditu, egunaren zati handi batean lo egiteari uzten diote eta artikulazioak garatzen dituzte, horrek kokaera berezietan jartzea eragozten du. Dena dela, ni pose naturalen zalea naizenez aurrerago ere egin ditzaket, beraz jarri nirekin harremanetan eta ikusiko dugu ze aukera izango litzatekeen zuentzat egokiena.

Jada hilabete baina gehiago badu berriz, lehen urteko jarraipena egitea aukera ezinhobea da (4, 8 eta 12 hilabete) edo haurtxoaren 8. hilabeteko saioa adibidez, benetan gomendagaberria (dagoeneko bakarrik esertzen direnean eta ingurunearekin eta bere gorputzarekin asko elkarreragiten dutenean). Edozein adinetan haurrari argazkiak ateratzen dizkiot baina baita familiarekin ere, nahi izanez gero.

Noiz erreserbatu behar dut sesio mota hau?

Sesio hau egin nahi duzula argi baldin badaukazu, haurdunaldian. Jaio eta egun batzuetara idazten badidazue, lan karga handiko denboraldietan ia ezinezkoa zait zirrikituren bat bilatzea. 

Anai-arreba eta familiarekin argazkiak atera ditzakegu?

Noski! Eta gainera %100 gomendatzen dizuet.

Zer eraman behar dut horrelako sesio batera?

· Haurrak txupetea erabiltzen badu, ekarri, lasaitzen lagunduko dio.
· Estudioan tenperatura altua egongo da haurra biluzik edo arropa gutxirekin egon dadin, beraz, hobe da arropa arinekin etortzea. Txikiarentzat puntozko body, pelele eta petoak geratzen dira ondoen.
· Nahiz eta familiako kide berria izan argazki sesioko protagonista, gurasoekin ere aterako ditugu argazkiak, beraz, prest etorri. Kolore neutroak eta estanpatu sotilak gomendatzen ditut beti, ez da beharrezkoa berdin jantzita etortzea. Jantzien inguruan zalantzak baldin badituzu WhatsApp bidez bidal diezazukezu zure proposamena eta lehenbailehen erantzungo dizut.

Dudetan nago, estudiora joan ala zu gure etxera etorri...

Egin ditudan sesio desberdinak kontuan hartuta zuen etxera gerturatzea dela hoberena iruditzen zait. Ez daukazue orduaren menpe ibili behar, ezta erropa aldaketa, pardel eta gainontzeko gauza guztietan pentsatzen ibili.
Nik beharrezko ditudan gauza eramango nituzke eta etxeko txoko argitsuenetakoenetan argazkiak egiteaz gain, bizitzen dituzuen uneak aterako nituzke,bere sehaskatxoko loaldia, bainua, …

Zumaia bertan ez da desplazamenturik ordainduko baina bestela  0,50€/km kalkulatu beharko zenukete.

Momentu magiko hauek harrapatzea nahi duzu?

Denbora oso azkar pasatzen da eta momentu batzuk iheskorregiak dira. Ez pentsatu bi aldiz eta hasi orain zure haurraren lehen asteak altxortzen.
× Kaixo! Zerbaitetan lagun zaitzaket?