ESTUDIOAN EDO NATURAKO TXOKOREN BATEAN
Familiako argazki sesioak
- Gure familia argazki sesioetan, momentu bereziak eta eguneroko bizitzako irudiak kapturatu nahi ditugu, baita elkarrekin bizitako maitasuna eta konexioa ere. Sesioak ez dira soilik irudiak ateratzeko aukera; baita elkarrekin denbora pasatzeko aukera ere. Barre, jolastu eta, batez ere, elkarrekin konektatzea da helburua. Zure familia, zure historia, eta zure irudiak elkarrekin eraikitzeko prest gaude.
Estudioan edo naturan
Argazki sesioa non egin nahi duzun aukeratzea garrantzitsua da, eta bi aukera paregabe dituzu: estudioan edo naturan. Estudioan, argazkiak minimalista eta eleganteak dira, fondo zuria erabiliz irudiak garbiagoak dira. Era berean arreta guztia zuek izango zenukete.
Kanpoan, naturak eskaintzen dituen elementuak aprobetxatuz, irudiak biziarazten ditu, paisaiak eta testurak aberastuz. Kanpoko sesioek jolasteko aukera ematen dute, irudi naturalagoak sortuz.
Prezioak
ESTUDIOAN EDO NATURAZ GOZATZEN

1. FAMILIA SESIOA (Estudioan nahiz kanpoan)
- 10 hilabetetik gorako haurtxoekin egitea gomendatzen dugu.
- Nukleo bereko familientzat.
- 15 argazki emango dizkizuegu USBan
Prezio hau Zumaian egiten diren sesioetarako da. Argazkiak beste nonbait egin nahiko bazenitu, kontsultatu.
240€

2. FAMILIA + AITON-AMONEKIN SESIOA (Kanpoan)
- 10 hilabetetik gorako haurtxoekin egitea gomendatzen dugu.
- Nukleo bereko familientzat + aiton-amonak.
- 15 argazki emango dizkizuegu USBan
Prezio hau Zumaian egiten diren sesioetarako da. Argazkiak beste nonbait egin nahiko bazenitu, kontsultatu.
7 kidetik gora bazarete, kontsultatu.
290€
Ohiko galderak
Noiz erreserbatu behar dut sesio mota hau?
Zer erropa eraman beharko genuke?
· Haurrak txupetea edo panpin kuttunik erabiltzen badu, ekarri, lasaitzen lagunduko dio.
· Kolore-tonalitatek kontuan hartzea garrantzitsua da. Ez dakukazue berdin jantzita joan beharrik baina armonia bat beharrezkoa da. Kolore neutroak eta estanpatu suabeekin asmatuko duzu.
*Jantzien inguruan zalantzak baldin badituzu WhatsApp bidez bidal diezazukezu zure proposamena eta lehenbailehen erantzungo dizut.
ARGAZKIAK GURE BASERRIAN EGITEA GUSTATUKO LITZAIDAKE
Edozein lekura joan naiteke! Zumaia bertan ez da desplazamenturik kobratuko baina bestela 0,50€/km izaten da.
Albuma egiteko aukera badaukat?
Bai, noski!
Material eta neurri desberdinetakoak daude. Jarri gurekin harremanetan eta dena erakutsiko dizugu.